miércoles, 27 de abril de 2016

Gernika Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Buzturialdean kokatuta..Oka ibaiak itsasorako bidean sortutako Gernikako itsasadarraren sarreran dago, Urdaibaiko inguru naturalean.Gaur egun Bizkako Batzarleku Nagusia da. Izan ere, herri hartan dago Gernikako zuhaitza, hau da, Gernikako haritza. 
XVIII.mendean plaza bat zegoen hirigunean, eta bertan Udaletxea; espetxe publikoa zuen,Jaurerri osoko gaizkileak zigortzeko, baita Ospitale bat eta Erruki-etxea ere, bertako pobreak hartzeko. Gernikako arbolaren azpian, Bizkaiko legeak idatzi ziren 1876ra arte.Gernika oso ospetsua da,gehien batez, orain dela 79 urte gertatu zenagatik; Gernikako bonbardeaketa.1937ko martxoaren 31n Francoren armadak Durango bonbardatu zuen eta herritarren artean izua nagusitu zen. Herriko agintariek aireko erasoen kontrako babeslekuak eraikitzea agindu zuten. Hala, 1937ko apirilaren 26an iritsi zen eguna. Astelehena. Azoka-eguna.Espainiako Gerra Zibilaz geroztik, Gernika mundu osoan da ospetsua,Espainiako Bigarren Erepublikaren aurka matxinatutako faxisten zerbitzura ziharduen Kondor Legioak han egin baitzuen Gernikako Bonbardeaketan.Pablo Picasso margolariak kuadro ospetsu bat sortu .


Bakiotik aterata Bermeorantz goazela, errepidearen ezker aldean,Caleroko begiratokia dago. Hementxe hasiko dugu gure gaurko ibilaldia. Kostaldearen forma marrazten duen errepide estu batetik joango gara oinez. Bidearen lehenengo ahalegina egin ondoren, apur batean errepidea utzi egingo dugu Atxuloko itsaslabarrak ikusteko,izugarrizko tokia baita. Puntu batzuetan itsasotik 75 metro baino gehiagoko garaiera du. Ia ibilbide guztian zehar zeru urdin bat lagun dugularik,Urizarretako landetara heldu arte jarraituko dugu. Han, Eneperi jatetxearen ondoan, harrizko bidezka hasten da. Berau bihurka joanez Gaztelugatxeko penintsulatxora hurbiltzen gara eta bertan San Juan baseliza dago. Hona heltzeko, itsasotik 80 metrora dagoena, 231 harmaila igo beharko dira,harrizko hegal batetik.
Bidetik berriro bueltatuz,berrizere jatetxeen ondoan, oraingoan errepidea eskumarantz hartuko dugu. 200 metro ingurura eskas, San Pelaio baselizaren edertasun bitxia izango dugu aurrean, XII.mendeko baserri-erromanikoaren lagin nikaina. Bere inguru osoan aterpe zabala dago, zurezko estalpearekin, hainbat eliza eta baseliza bizkaitarretan ezaugarri amankomuna. Ibilbidearen azken zati batean, bidearen aurrez aurre dagoen eta baselizara eramaten gaituen bidezidor batek gure abiauntura eramango gaitu Bakio-Bermeo errepidea zaharkatuz.