miércoles, 27 de abril de 2016



Bakiotik aterata Bermeorantz goazela, errepidearen ezker aldean,Caleroko begiratokia dago. Hementxe hasiko dugu gure gaurko ibilaldia. Kostaldearen forma marrazten duen errepide estu batetik joango gara oinez. Bidearen lehenengo ahalegina egin ondoren, apur batean errepidea utzi egingo dugu Atxuloko itsaslabarrak ikusteko,izugarrizko tokia baita. Puntu batzuetan itsasotik 75 metro baino gehiagoko garaiera du. Ia ibilbide guztian zehar zeru urdin bat lagun dugularik,Urizarretako landetara heldu arte jarraituko dugu. Han, Eneperi jatetxearen ondoan, harrizko bidezka hasten da. Berau bihurka joanez Gaztelugatxeko penintsulatxora hurbiltzen gara eta bertan San Juan baseliza dago. Hona heltzeko, itsasotik 80 metrora dagoena, 231 harmaila igo beharko dira,harrizko hegal batetik.
Bidetik berriro bueltatuz,berrizere jatetxeen ondoan, oraingoan errepidea eskumarantz hartuko dugu. 200 metro ingurura eskas, San Pelaio baselizaren edertasun bitxia izango dugu aurrean, XII.mendeko baserri-erromanikoaren lagin nikaina. Bere inguru osoan aterpe zabala dago, zurezko estalpearekin, hainbat eliza eta baseliza bizkaitarretan ezaugarri amankomuna. Ibilbidearen azken zati batean, bidearen aurrez aurre dagoen eta baselizara eramaten gaituen bidezidor batek gure abiauntura eramango gaitu Bakio-Bermeo errepidea zaharkatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario